205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baita proiektu honetarako: “Uharte Arakilgo udal-mugartean zuntz optikoaren linea kanalizazio bidez eta lehendik dagoen aireko linearen bidez ezartzeko proiektu teknikoa”. Sustatzailea Nasertic da.

2020ko apirilaren 16an, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena emateko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M) epigrafean sartzen direnetakoa da (“Komunikaziorako instalazioak”). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektuko jarduketaren xedea da zuntz optikoko kablea jartzea (64 zuntzeko ADSS motakoa), lehendik dagoen kanalizazio bat erabiliz, transformazio zentroraino; ondoren airetik eginen du tarte bat (230 metro), behe tentsioko linea elektriko baten euskarriak, lehendik daudenak, erabiliz, eta Uharte Arakilgo telekomunikazio zentrora iritsiko da. Aldi berean 4. euskarria aldatzea aurreikusi da (telekomunikazio zentrotik gertu dago).

Espedientean, Udalak emandako aldeko txostena dago, 2020ko maiatzaren 20koa, hirigintza arloko bateragarritasunari buruzkoa. Lurraldearen Antolamenduaren Atalak txosten batean adierazi du jarduera “baimendutako jardueratzat” har daitekeela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi du aireko tarte osoa “Urbasa eta Andia” (KBE ES2200021) izeneko kontserbazio bereziko eremuan dagoela. Nolanahi ere, ez da aurreikusten ukipen nabarmenik ingurumenaren gainean, tarte hori lehendik dagoen linea elektrikoaren gainean doalako eta prebentzio neurri osagarriak ezarri direlako. Horrenbestez, proiektuaren aldeko txostena egiten da, baina ebazpen honetan biltzen diren ingurumen arloko baldintzak ezarrita.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honetarako: “Uharte Arakilen zuntz optikoaren linea kanalizazio bidez eta lehendik dagoen aireko linearen bidez ezartzeko proiektu teknikoa”. Sustatzailea Nasertic da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–4. euskarria aldatzeko lanak telekomunikazio zentrotik eginen dira, landarediaren gaineko ukipenak murriztearren.

–Obrak hasi baino 48 ordu lehenago, gaztigua eman behar zaio Sakana Mendialdea barrutiko Ingurumena Zaintzeko Taldeari (telefonoa: 648 257074, posta elektronikoa: gmasakana@navarra.es), posteetarako sarbideak eta lan-eremua balizatzeko eta kimaketa- eta garbiketa-lanetarako, egin behar badira, landaredia ahalik eta gutxien ukitzeko.

–Aireko tartean hegaztiek eta sagu-zaharrek zuntz optikoaren kablearen kontra jotzeko arriskua gutxitzeko, balizatu beharko da neoprenozko “X” itxurako hegazti-babesen bidez, baliza bat jarriz 15 metrotik, edo, ikusgarriagoa izateko, orain dagoen behe tentsioko kablearen antzeko diametroko beste bat erabiliko da.

–Kanalizazioa eraikitzearen eta 4. euskarria kentzearen ondorioz sortzen diren hondakinak edo soberako materialak egoki kudeatu beharko dira, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuarekin bat.

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratu eginen dira.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Uharte Arakilgo Udalari, Ingurumena Zaintzeko Taldeari (Sakana Mendialdeko barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 24an.–Ingurumen Eraginaren Ataleko burua, Jesús Fernández Alonso, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria ez baitago, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F2009640