205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

223E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Telefónica Móviles Españak Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eta eguneratzeko aurkeztu duen 9. espedientea.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko eguneraketak eginez.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 144E/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Telefónica Móviles España SAk Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko aurkeztu duen 9. espedientearen tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezko alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan errekerimendua egin zitzaien Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari txostena egin zezaten, nork bere eskumenen esparruan, azpiegituren lurralde planaren aldaketa horiei buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten horiek egin dituzte, dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planak, 10/2002 Foru Legean arautzen diren horiek.

Horrenbestez, indarreko legedian ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Telefónica Móviles Españak Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eta eguneratzeko aurkeztu duen 9. espedientea onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen Zerbitzura, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Telefónica Móviles Españari jakinaraztea, eta aditzera ematea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 20an.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Guzmán Miguel Garmendia Pérez.

I. ERANSKINA

ESTAZIOAREN IZENA

KODEA

HERRIA

KOOR. X

KOOR. Y

MEANO

3100387

LA POBLACIÓN

543852

4716924

JAITZ

3100424

JAITZ

591100

4736630

ARAS

3100425

ARAS

552793

4712515

ZURRAGAMURDI

3100564

ZUGARRAMURDI

618685

4791478

TUNELA/ESA

3100628

ESA

648002

4720433

SAN ADRIÁN INDUSTRIALDEA

3100711

SAN ADRIÁN

587118

4687950

BERRIOZAR/ARTIBERRI

3100800

ARTIKA (BERRIOBEITI)

609118

4743148

ELIZONDO/BERRO

3101071

ELIZONDO (BAZTAN)

622163

4776833

LEOTZ

3101084

LEOTZ

623498

4723271

ELOMENDI/ELO

3101112

ELO

620303

4728155

NOAIN/INDUSTRIALDEA

3101150

EZKIROTZ (GALAR)

587118

4687950

(*) Koordenatuak Datum sisteman (ETRS-89, 30. EREMUA) eman dira.

II. ERANSKINA

Determinazioak

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagozkion udaletan. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio irrati-elektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena den tokian eginen dira (bertaratzerik bada), barne direla bereziki aintzat hartu beharreko erabilera-eremuak, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Ondare historikoaren arloan indarra duen legedian ezarritakoarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak), ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada aurreikusitako lanak egin bitartean, lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Arkeologia Atalari. Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatuz, ohartarazpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste larritzat hartuko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMX eta UTMY koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta adieraztea ez duela aldaketarik izan.

–Biodibertsitatearen Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Lurzoru urbanizaezineko kokapen hauetarako, behar den ingurumen ukipenetarako baimena tramitatu beharko da:

  • Jaitz: Estazioa sastraka mediterraneoen eremu naturala den lurretan kokatzen da, han-hemenka karraskak dituena. Sartzeko bidea irekitzea eta hornidura elektrikoa beharko ditu.
  • Zugarramurdi: Estazioa belardi batean kokatzen da. Sarbide bat egokitu behar da (120 bat metro luze), landarediak neurri batean itxia dagoena. Hornidura elektrikoa ere behar du.

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, baldin eta instalazioa lurzoru urbanizaezinean kokatzen bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

  • Honako kokapen hauetan aurreikusi da instalazioak jartzea lurzoru urbanizaezinean dauden eraikin edo instalazioen gainean. Hortaz, eraikin berririk egiten ez bada, jarduketa baimengarritzat har daitezke, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 110. artikuluaren esparruan; izan ere, aurretik dauden eraikin eta instalazioetan egiten diren esku-hartzeak dira, jarduera edo erabilera aldatzea edo bolumena handitzea ekartzen ez dutenak, eta, gainera, ez dute zerbitzu berrien beharrik:
  • 3101071-Elizondo/Berro (Baztan): han dagoen nekazaritza eta abeltzaintza eraikin baten gainean (katastroaren arabera, 1800an eraiki zen).
  • 3100628-Tunela/Esa (Esa): Iruña-Jaka autobiaren eraikin eta azpiegituren gainean.
  • 3101112-Elomendi/Elo (Elo): zentro igorlearen eta telekomunikazio dorrearen gainean. Instalazio horiek baimen hauek dituzte:

–1055/1998 Ebazpena, irailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Elomendin antenei eusteko dorre baten instalazioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua.

–101E/2012 Ebazpena, uztailaren 3koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Elomendiko gainean dagoen Eloko zentro igorlearen transformazio zentrorako. Sustatzailea Retevisión I SA da.

  • Honako kokapen hauek beste operadore batzuei emandako baimena dute. Beraz, eraikin edo instalazio berririk jarri ezean, jarduketa baimengarritzat har daitezke, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 110. artikuluaren esparruan; izan ere, aurretik dauden instalazioetan egiten diren esku-hartzeak dira, jarduera edo erabilera aldatzea edo bolumena handitzea ekartzen ez dutenak, eta, gainera, ez dute zerbitzu berrien beharrik:
  • 3101084-Leotz (Leotz): Vodafoneri baimendua, OT01-2010-000050 espedientea.
  • 3100425-Aras (Aras): Vodafoneri baimendua, Y-0371-2010 espedientea.
  • Honako kokapen hauei dagokienez, lurzoru urbanizaezinean dauden instalazioen gainean egitea aurreikusi da, eta zerbitzu honetan ez da lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenik aurkitu, aurrekari gisa erabil litekeena. Hortaz, horrelako lurzoruetan kokatzeko, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrientzako baimena behar da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. artikuluaren arabera.
  • 3100387-Meano (Lapoblación). Horri dagokionez, adierazi beharra dago, kokapen horri dagokionez, bateragarria dela lurraldearen antolamenduko eta hirigintzako tresnekin, eta, beraz, aurreikusitako jarduketa, hasiera batean, baimengarria litzatekeela.

Era berean, informazio orokor gisa, adierazten da ezen lurzoru urbanizaezineko kokapen guztiek, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrientzako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dutela baimena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan zehaztuta dagoela, horren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren instalazioak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratu beharko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Iragarkiaren kodea: F2009675