205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

143/2020 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ematen baitira aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa honako hauetarako: 66 kV-eko linea elektrikoa, “Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tartean, eta “Muga meatzea” azpiestazioa, 66/20 kV-ekoa, Zangozako udal-mugartean, Muga meatzea izeneko ustiategia elektrizitatez hornitzeko.

1.–Baimena eskatzea.

Aplikatuz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoa, 2016ko apirilaren 20an, Geoalcali SL enpresak aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eskatu zituen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan honako hauetarako: 66 kV-eko linea elektrikoa, “Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tartean, eta “Muga meatzea” azpiestazioa, 66/20 kV-ekoa, Zangozako udal-mugartean, Muga meatzea izeneko ustiategia elektrizitatez hornitzeko.

Horretarako, Geoalcali SLk instalazio elektrikoen bi proiektu aurkeztu zituen. Hona hemen horien ezaugarriak:

1.1. 66 kV-eko linea elektrikoaren proiektua, “Zangoza TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tartean, Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua.

Instalazioaren ezaugarriak:

66 kV-eko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitz duplexa, lotuko dituena Zangoza TBA (enpresa banatzailearena) eta Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa (Geoalcali SLrena). Azpitarte hauek egonen dira:

1. 1. azpitartea. 66 kV-eko lur azpiko linea, zirkuitu bakunekoa, 30 metrokoa. Hasiera du Zangoza TBA-ren kokaleku berrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.01 euskarrian; lur azpiko hoditeria jarriko da (4 hodi, 160 mm-ko diametroa izanen dutenak, PVCzkoak).

2. 2. azpitartea. 66 kV-eko aireko linea, zirkuitu bakunekoa, 151 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.01 euskarrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.02 euskarrian; 62E motako dorre metalikoak jarriko dira, 1. seriekoak.

3. 3. azpitartea. 66 kV-eko lur azpiko linea, zirkuitu bikoitzekoa, 600 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.02 euskarrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.04 euskarrian; lur azpiko hoditeria jarriko da (8 hodi, 160 mm-ko diametroa izanen dutenak, PVCzkoak).

4. 4. azpitartea. 66 kV-eko aireko linea, zirkuitu bikoitzekoa eta duplexa, 4.199 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.04 euskarrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.27 euskarrian; 62E motako dorre metalikoak jarriko dira, 1. eta 2. seriekoak eta Kondor seriekoak.

5. 5. azpitartea. 66 kV-eko lur azpiko linea, zirkuitu bikoitzekoa, 190 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.27 euskarrian, eta bukaera, berriz, Muga meatzeko azpiestazio elektrikoan; lur azpiko hoditeria jarriko da (8 hodi, 160 mm-ko diametroa izanen dutenak, PVCzkoak).

Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal-mugartea.

1.2. Kanpoko azpiestazio elektrikoaren proiektua, Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa izenekoa, 66/20 kV-ekoa, 2x50 MVA-koa, David Remírez de Ganuza Satrústegui industria ingeniari teknikoak sinatua.

Instalazioaren ezaugarriak:

Azpiestazioa, hesi metaliko batek itxitako espazio batean kokatuta, non sistema hauek dauden:

1. 66 kV-eko sistema: Posizio hauek izanen ditu:

–1 zenbakiko linearen sarrera-posizioa, 66 kV-ekoa (L1).

–2 zenbakiko linearen sarrera-posizioa, 66 kV-ekoa (L2).

–3 zenbakiko linearen irteera-posizioa, 66 kV-ekoa (L3), “Santa Eufemia” TArantz (TA hori ez da proiektu honen xede).

–4 zenbakiko linearen irteera-posizioa, 66 kV-ekoa (L4), “Santa Eufemia” TArantz (TA hori ez da proiektu honen xede).

–Barrak lotzeko posizioa, 66 kV-ekoa (B1).

–1 zenbakiko transformadorearen posizioa, 66 kV-ekoa (S1).

–2 zenbakiko transformadorearen posizioa, 66 kV-ekoa (S2).

Lur azpitik eginen da bai zirkuitu bikoitzeko lineen sarrera, bai zirkuitu bikoitzeko lineen irteera.

2. Transformazioa: Azpiestazioak transformadore trifasikoko bi posizio izanen ditu, oliozkoak eta 66/20 kV-eko eta 50 MVA-ko erlazioko potentziakoak; kanpoan instalatuko da. Transformadorearen neutroan erresistentzia bat konektatuko da, akats-korronteak 20 kV murrizteko. Transformadoreek kargapeko tentsioaren erregulazio automatikoa izanen dute.

3. 20 kV-eko sistema eraikinaren barrenean. Transformadore bakoitzaren irteeran, euskarri bat jarriko da 20 kV-eko barra kolektoreetarako, eta bertan lotuko dira sistemaren autobalbulak (20 kV-ekoak) eta kable-harguneak. Kable horiek lurpeko kanalizaziotik joanen dira kontrol eraikinean dauden gelaxketaraino (20 kV-ekoak). Lineek tentsio ertaineko (SF6) gelaxka-talde bat hartuko dute; posizio hauek izanen dituzte:

–Bi babes-gelaxka, etengailu automatikoarekin, eta tentsioaren eta intentsitatearen neurgailuarekin.

–Sei babes-gelaxka, etengailu automatikoarekin instalaziorako irteeretarako (horietako bi erreserbakoak).

–Babes-gelaxka bat, zerbitzu osagarrien transformagailua babesteko fusibleekin (630 kVA, 20/0,42 kV).

4. Kontrol eta babes sistemak.

Instalazioaren kokalekua: 8. poligonoko 661. lurzatian, Zangozako udal-mugartean.

2.–Jendaurreko aldiaren tramitea.

Aplikatuz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoa, Geoalcali SLren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratu baitzen 2016ko 117. Estatuko Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14koan, eta 2016ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3koan.

2.1. Jendaurreko tramitean jasotako alegazioak.

Berrogeita hamabi alegazio jaso ziren, honako hauek aurkeztuta:

1. alegazioa. Ana Belén Lopez López.

2. alegazioa. José Luis Elduayen Torres.

3. alegazioa. María Sanz García.

4. alegazioa. María Carmen Garatea Erdocia.

5. alegazioa. Marcos Montaldo Krüger.

6. alegazioa. José Fermín Asiáin Flamarique.

7. alegazioa. Olivia Krüger Zabalza.

8. alegazioa. Begoña Iriarte.

9. alegazioa. Patrick Montaldo Lara.

10. alegazioa. Sara Oneca de Miguel.

11. alegazioa. María Yolanda Tadeo.

12. alegazioa. Jesús Serrano Izco.

13. alegazioa. Isabel Aranda Elcuaz.

14. alegazioa. Javier Urra Eguillor.

15. alegazioa. María Jesús Larumbe Urriza.

16. alegazioa. Francisco Javier Viedma Germán.

17. alegazioa. Juan Antonio Irisarri Ona.

18. alegazioa. Alfonso Sancho Biurrun.

19. alegazioa. Maribel Larrión Ugarte.

20. alegazioa. Ángel Blázquez Girón.

21. alegazioa. Trinidad Serna López.

22. alegazioa. Rafael Anguita López.

23. alegazioa. Hugo Carlos Ayestaran Sarabia.

24. alegazioa. Confederación General del Trabajo-Lanaren Konfederakunde Nagusia.

25. alegazioa. Aragoiko Ecologistas en Acción.

26. alegazioa. Diego Echegoyen Mendioroz.

27. alegazioa. Javier Pascual López.

28. alegazioa. Pablo Zia Prieto.

29. alegazioa. Juan Carlos Beorlegui Usoz.

30. alegazioa. Sebastián Echegoyen Ansa.

31. alegazioa. María Carlos Nicuesa.

32. alegazioa. Abel Hernando Munilla.

33. alegazioa. Eduardo Morales Osia.

34. alegazioa. Víctor Echegoyen Mendioroz.

35. alegazioa. Álvaro Machín.

36. alegazioa. Santiago Lacosta Zabala.

37. alegazioa. María Carmen Mendioroz Arrarax.

38. alegazioa. Manuel Albiz Pinto.

39. alegazioa. Feli Sánchez López.

40. alegazioa. Lorena Martín Crego.

41. alegazioa. Flora Beorlegui Usoz.

42. alegazioa. María Pérez de Larraya Jiménez.

43. alegazioa. Álvaro Plano Amatriain.

44. alegazioa. Ángel Rivero García.

45. alegazioa. Abel Rodríguez Lorenzo.

46. alegazioa. Benito Rivero Petronila.

47. alegazioa. Noelia Lorenzo Martínez.

48. alegazioa. Diego Ruiz Esteban.

49. alegazioa. Idoya Navallas Echeverri.

50. alegazioa. Monsterrat Gabás Soteras.

51. alegazioa. Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan.

52. alegazioa. Sustrai Erakuntza fundazioa.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburtzen da.

2.2. Alegazioei emandako erantzuna.

Aplikatuz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126. artikuluan ezarritakoa, jendaurreko aldian jasotako alegazioen berri eman zitzaion Geoalcali SLri, hark ere egoki irizten zuenaren berri eman ziezaion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari.

Ikusirik jaso diren alegazioak eta aditzera eman dutena Geoalcali SLk eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, bidezkoa da erantzun bat ematea, bat etorriz ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoarekin.

3.–Ukitutako erakundeak.

Aplikatuz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan ezarritakoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei:

3.1. Zangozako Udala.

Zangozako Udalak, 2016ko maiatzaren 27an, alegazio-idazki bat aurkeztu zuen, zeinean honako hau zioen, labur-labur:

1. Txostenaren mende dagoen linea elektrikoaren proiektua sartua dago “Muga meatzea” proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketan. Gaur egun tramitatzen ari dira Industria Ministerioan.

2. Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoarekin, eta jendaurreko tramitearen barnean, udalak alegazioak egin zituen. Linea elektrikoari dagokionez, honako hau alegatu zuen:

“(...) Linea elektrikoa.

Hiru aukera proposatzen dira, baina badakigu horietako ezein ere ez dela eginen, aztertzen ari baitira elektrizitatea hornitzeko beste linea bat (66 kV-ekoa). Izan ere, ondorengo kontsultetan –enpresak ez dituelako kontsultak aldez aurretik egin hainbat erakundetan–, mugatuz joan dira linea elektrikoaren trazaduran jarraitu beharreko bidea edo irizpideak, oinarri hartuta ingurumenaren arloan dagoen informazioa eta beste araudi batzuk. Azkenean egokientzat jotzen den aukerako bidearen arabera, eta hori 2. aukerari hurbiltzen bazaio, zerbitzu-zerrenda bat sortu beharko da, bide-sare berriarekiko paralelo, zeinetik joanen baita, lur azpitik, linea elektrikoa (...)”.

Aurrekoa aintzat hartuta, udalak alegazio hauek egin ditu linea elektrikoari dagokionez:

–Eraikitzen den bide berriari dagokion tartean, hots, egungo bide-saretik instalaziora sartzeko eginen den horretan, lurpetik joatea linea elektrikoa, eta, horretarako, zerbitzu-zerrenda bat jartzea harekiko paralelo.

–Trazaduraren gainerako zatian, linearen euskarriak eta linearen kableak lurzatietan eta horien zatietan kokatzea, ahalik eta ukipen gutxien sortzeko ingurumenean eta ahalik eta muga gutxien haien erabilerari eutsi ahal izateko.

Zangozako Udalak egindako txostenari erantzuteko, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aintzat hartuko du Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko maiatzaren 31n emandako Ebazpenean adierazitakoa, horren bidez egin baitzen Muga meatzearen proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen horretan, besteak beste, jaso eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako kalteak, eta ebazpen honen xede den espedientean (SAT10690) jasotzen den alternatiba bera onartzen da, bide berriak eraikitzeari lotu gabe.

3.2. Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzua.

2016ko uztailaren 5ean, Biodibertsitatearen Zerbitzuak VP038/16 txostena eman zuen, non adierazten baita baimengarritzat jotzen dela Donejakue bidean planteatutako jarduketa, deskribatzen den bezala, betiere zenbait baldintza betez gero. Hala ere, ez da baimenik ematen proiektatutako kanalizazioa egiteko erronkariarren errege altxonbidean.

Geoalcali SLk 2016ko irailaren 29an aurkeztutako dokumentazio osagarria jaso eta aztertu ondoren, Biodibertsitate Zerbitzuak bigarren txostena eman zuen (VP038/16–2), non adierazten baita ezen kontuan hartuta sustatzaileak aurkeztutako justifikazioa, eta bat etorriz Nafarroako Abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legean ezarritakoarekin, baimentzeko modukoa dela abelbidearen aldi baterako okupazioa, baldin eta onartzen bada dagokion aldi baterako okupazioaren kanonaren ordainketa (zeinak hainbat baldintza betetzea eskatzen duen).

Espedientean jasota daude Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalaren errekerimendua, 2017ko martxoaren 31koa, kasuan kasuko tasak ordaintzeari buruzkoa, eta Geoalcali SLk horiek ordaindu izanaren frogagiria.

3.3. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2016ko maiatzaren 9an eta irailaren 9an, errekerimendua igorri zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, baina ez da erantzunik jaso.

3.4. Telefónica de España SAU.

Telefónica de España SAUk emandako txostenean (I-036-16) adierazi zuenez, ez dio eragozpenik jarriko lanen exekuzioari, baldin eta betetzen bada indarra duen araudia konpainia horren komunikazio elektronikoetako paralelismo edo perturbazioei buruz.

3.5. Nafarroako Gobernuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

Herri Lanetako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 747/2019 Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion Geoalcali SLri aireko gurutzadura bat egiteko goi tentsioko linea elektriko batekin Zangoza-Esa NA-5410 errepideko 3+250 k.p.an (AOP 2019/299 espedientea).

3.6. Sierra de Selva SLU. (Acciona Energía).

2016ko maiatzaren 19an, Sierra de Selva SLUk adierazi zuen ez zegoela ados Geoalcali SLk eskatutako baimenarekin.

2016ko uztailaren 12an, Geolcali SLk proiektuaren eranskina aurkeztu zuen, Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatuta. Haren irismenak 00.04 euskarriaren eta 00.11 euskarriaren arteko linea elektrikoaren tartea hartzen du, 00.07 eta 00.08 euskarrien arteko lur azpiko tarte bat barne, ondoren deskribatzen den bezala.

–66 kV-eko aireko linea, zirkuitu bikoitzekoa eta duplexa, 522 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.04 euskarrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.07 euskarrian; 62E motako dorre metalikoak jarriko dira, 1. eta 2. seriekoak eta Kondor seriekoak.

–66 kV-eko lur azpiko linea, zirkuitu bikoitzekoa, 120 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.07 euskarrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.08 euskarrian; lur azpiko hoditeria jarriko da (8 hodi, 160 mm-ko diametroa izanen dutenak, PVCzkoak).

–66 kV-eko aireko linea, zirkuitu bikoitzekoa eta duplexa, 471 metrokoa. Hasiera du jarriko den 00.08 euskarrian, eta bukaera, berriz, jarriko den 00.11 euskarrian; 62E motako dorre metalikoak jarriko dira, 1. eta 2. seriekoak eta Kondor seriekoak.

Geoalcali SLk adierazi zuen ezen lortu zituela aldaketa horrek ukitutako jabeen baimenak.

2016ko abuztuaren 4an, Sierra de Selva SLUk Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari adierazi zion ezen, Geoalcali SLrekin lanean aritu ondoren, ikuspuntu teknikotik irtenbide onargarri bat bilatzeko, proposamen tekniko bat jaso zela, zeinak erantzuten baitio bi konpainien artean adostutakoari, eta adierazten du ados dagoela eskatutako baimenarekin, baldin eta proiektua gauzatzean indarrean dagoen legeria errespetatzen bada.

4.–Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen “Muga meatzea (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuaren gainean (ebazpena argitaratu zen 2019ko 148. Estatuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ekoan, eta 2019ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ekoan).

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen horretan, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak, eta ezartzen ditu Geoalcali SLk bete beharko dituen baldintzak instalazio horiek egitean. Berariaz sartzen da ebazpen honen xede den linea elektrikoa.

5.–Ebazpen eskaera.

Ikusita Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpena, 2019ko irailaren 18an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak zenbait argibide tekniko eskatu zizkion Geoalcali SLri, eta enpresak urriaren 10ean ebatzi zituen.

2020ko uztailaren 14an, Geoalcali SLk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, eskatzeko espedientea ebatz zezala, kontuan hartuta ezen, besteak beste, instalazio elektrikoa ebaluatu dela ingurumenaren aldetik eta integratuta dagoela meatzearen proiektuan, eta betetzen duela Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoa. Bestalde, instalazio elektrikoek men egiten diote berariazko legeria substantibo bati (abenduaren 26ko 24/2013 Legea, Sektore Elektrikoari buruzkoa), eta baimendu ahal izateko, bestelako tramite bat egin beharra dago, meatze-emakida lortzeko tramitearekin zerikusirik ez duena.

Horrenbestez, Geoalcali SLk eskatzen du eman dadila espedientearen ebazpena, eta lanen hasiera meatze-emakida ematearen baldintzapean geratzen da.

6.–Ebazpen proposamena.

Aurrekoa ikusita, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak erantzunen dio Geoalcali SLk eskatutakoari, eta emanen dizkio aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa 66 kV-eko linea elektrikorako, “Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tarterako, Zangozako udal-mugartean.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa),

EBATZI DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Geoalcali SLri honako hauetarako: 66 kV-eko linea elektrikoa, “Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tartean, eta “Muga meatzea” azpiestazioa, 66/20 kV-ekoa, Zangozako udal-mugartean, Muga meatzea izeneko ustiategia elektrizitatez hornitzeko.

2. Eraikitzeko baimen administratiboa ematea aipatutako instalazioak egiteko, bat etorriz linea elektrikoaren proiektuarekin eta bere eranskinarekin (Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatu ditu), eta azpiestazioaren proiektuarekin (David Remírez de Ganuza industria ingeniari teknikoak sinatu du), eta obrak egiteko 24 hilabeteko epea ematea, meatze-emakida eskuratzen denetik zenbatzen hasita.

3. Proiektuei eta eranskinari jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Instalazioak egiteko, jarraitu beharko zaio Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko maiatzaren 31n emandako Ebazpenean adierazitakoari, horren bidez egin baitzen Muga meatzearen proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aplikatzekoa den araudian ezarritako agiriak, barnean sartuta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak. Betiere, eraikitzen hasteko, meatze-emakida lortu beharko da.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

8. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpena honako hauei jakinaraztea: Geoalcali SL, Telefónica de España SAU, Sierra de Selva SLU, Ana Belén Lopez López, José Luis Elduayen Torres, María Sanz García, María Carmen Garatea Erdocia, Marcos Montaldo Krüger, José Fermín Asiáin Flamarique, Olivia Krüger Zabalza, Begoña Iriarte, Patrick Montaldo Lara, Sara Oneca de Miguel, María Yolanda Tadeo, Jesús Serrano Izco, Isabel Aranda Elcuaz, Javier Urra Eguillor, María Jesús Larumbe Urriza, Francisco Javier Viedma Germán, Juan Antonio Irisarri Ona, Alfonso Sancho Biurrun, Maribel Larrión Ugarte, Ángel Blázquez Girón, Trinidad Serna López, Rafael Anguita López, Hugo Carlos Ayestaran Sarabia, Confederación General del Trabajo-Lanaren Konfederakunde Nagusia, Aragoiko Ecologistas en Acción, Diego Echegoyen Mendioroz, Javier Pascual López, Pablo Zia Prieto, Juan Carlos Beorlegui Usoz, Sebastián Echegoyen Ansa, María Carlos Nicuesa, Abel Hernando Munilla, Eduardo Morales Osia, Víctor Echegoyen Mendioroz, Álvaro Machín, Santiago Lacosta Zabala, María Carmen Mendioroz Arrarax, Manuel Albiz Pinto, Feli Sánchez López, Lorena Martín Crego, Flora Beorlegui Usoz, María Pérez de Larraya Jiménez, Álvaro Plano Amatriain, Ángel Rivero García, Abel Rodríguez Lorenzo, Benito Rivero Petronila, Noelia Lorenzo Martínez, Diego Ruiz Esteban, Idoya Navallas Echeverri, Montserrat Gabás Soteras, Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan eta Sustrai Erakuntza fundazioa; ohartarazten zaie ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Zangozako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 17an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA

Jendaurreko tramitean jasotako alegazioak

Berrogeita hamabi alegazio jaso dira. Hona hemen horien edukiaren laburpena:

1. alegazioa, 3.etik 23.era eta 26.etik 49.era artekoak.

Lehenbizikoa.–Eskabidea sartuta dago abian den espedientean, “Muga meatzea” izeneko meatzearen proiektuan. Proiektu hori ebaluatzen ari dira Industria, Energia eta Turismo Ministerioan (MINETUR), organo substantiboa baita, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioan (MAGRAMA), ingurumen arloan eskumena duen organoa baita. Proiektuen ingurumen-ebaluazioak modu integratuan baloratu behar ditu lotutako inpaktuak; beraz, lortu nahi diren baimenak ezin dira eman “Muga meatzea” izeneko meatzearen proiektutik aparte. Elektrifikazioari dagokion zatia ez bazen sartu ingurumen-ebaluazioaren xede den proiektuan, sustatzaileak ebaluazioa eskatu beharko luke, zati elektrikoa barne.

Bigarrena.–Sustatzaileak berriz ere planteatzen du meategiari lotutako jarduera bat egitea, baina ez dauzka horretarako nahitaezkoak diren baimenak: ez ingurumen arlokoak ez eta meatzaritzakoak ere.

Une honetan, linea elektriko bat eta azpiestazio elektriko bat tramitatzen ari dira, eta ez dago horiek eraikitzeko baimenik. Gauza bera gertatzen da azpiestazioa hornituko duen linea elektrikoaren azken kokapenarekin: eginen da kontuan hartuta aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena dagoen ala ez, eta aipatu ingurumen-inpaktuaren adierazpen horren mende egonen dira haren kokapena eta aukeratutako alternatiba.

Jendaurrean jarri den agirian ez da sartu ba ote dagoen proiektuak ukitutakoen baimenik; beraz, trazadura hori proposamen bat baino ez da, eta alda daiteke, ukitutakoek borondatez onartzen dituzten eremuetara egokitzea bezainbeste.

Hirugarrena.–Geoalcali SLk egindako eskaerak urratzen du Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 53. artikulua. Horren arabera, aurretiazko administrazio baimena tramitatuko da instalazioaren aurreproiektuarekin eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioarekin batera.

Legeak organo eskudunari eskatzen dio egiazta dezala betetzen dela ingurumena babesteko araua linea baimendu baino lehen.

Argi dago ezin dela eman aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena linea hori egiteko, horrek hautsiko bailuke sektore elektrikoaren araudia eta ingurumen arlokoa.

Laugarrena.–Jendaurrean jarritako eskaera baimentzeak hausten du Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 53.6 artikulua.

Linea elektriko bat baimentzea nahi dute, meatzearen proiektua ebaluatuta egon gabe. Hori dela eta, administrazio publikoei eskatzen ari zaie ezen, baliabide orokorrekin, proiektu baterako baimena tramita dezatela, jakin gabe proiektu hori gauzatuko den ala ez, eta, baimena emanez gero, jakin gabe nola baimenduko litzatekeen ere.

Ezetsi egin behar da lortu nahi den baimena, eskaera eraginkortasun-printzipioaren eta interes orokorren zerbitzuaren printzipioaren aurkakoa delako.

Bosgarrena.–Ez dago ebidentziarik erakusten duenik egin direla tokiko testuinguruari eta sor daitezkeen afekzioei buruzko ebaluazioak. Akats batzuk atzeman dira dokumentazioan:

–Azpiestazio elektrikoaren proiektua:

5.1. Ez dira ezagutzen zorupeko eroankortasun/erresistibitate propietateak.

5.2. Atmosferaren gaintentsio maximoa, etorkizunean gatz asko izanen baita.

5.3. Gomendiorik eta prebentzio-neurririk ez dago saihesteko linea elektrikoak hurbileko meategietako instalazioekin izan ditzakeen interakzioak.

5.4. Ez dago ebaluaziorik ingurumen alderdien gainean, hala nola Donejakue bideko ikusizko ukipena, Erronkariarren altxonbideko ukipenak eta ukipen orokorra inguruko abifaunaren gainean.

5.5. Ez dago azterketa geoteknikoaren ebaluaziorik instalazioen kokalekuari edo euskailuei buruz.

5.6. Ez dago zehaztuta eraikuntza materialen hondakinen destinoa eta zabortegia.

–Linea elektrikoaren proiektua:

5.7. Ez dago azterlan monografikorik abifauna babesteari buruz.

5.8. Ez dira ebaluatu lurzoruaren ezaugarri geoteknikoak.

5.9. Lur-konexioko sistemen balorazio teknikoa.

Seigarrena.–Aurreko alderdi guztiak, zeinak hurrengo puntuetan laburbildu baitira, nahikoak dira alegazio hauek kontuan hartzeko, izan ere:

6.1. Une honetan ez dakigu zein den meatzearen instalazioek etorkizunean izanen duten kokapena, oraindik ez baitago organo substantiboaren eta ingurumenekoaren baimenik. Sustatzaileak instalazio elektrikoetarako eman duen kokapena proposamen bat da, baina ez dakigu bideragarria den.

6.2. Meatzearen ingurumen-ebaluazioaren eta bideragarritasun teknikoaren barruan, tramitazio hau ere proiektu horren zati izan beharko litzateke.

6.3. Muga meatzearen proiektuko bi ekintzaren tramitazio partziala ebaluatu behar da Muga meatzearen baimenaren eskabidean integratuta (aipatutako bi ekintza horiek zerikusia dute linearekin eta azpiestazioarekin).

6.4. Jatorri- eta xede-puntuen kokapena, edo azpiestazioarena berarena, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren mende dago.

6.5. Enpresa saiatu da aldez aurretik meatzearen proiektuak zatitzen, eta, gainera, saiatu da zati garrantzitsuak kentzen ingurumen-ebaluazioaren proiektutik.

6.6. Tramitazio independenteak ez du aukerarik ematen ukipenak modu integratuan ebaluatzeko, eragozten baitu ebaluatzea ekintzak izan ditzakeen ukipenak, ez dituelako ebaluatzen zorupeko ukipenak, inguruko azpiegituretakoak, Donejakue bidekoak, Erronkariarren altxonbidekoak, eta faunan eta floran eragindako ukipenak, edo ez duelako baloratzen zer interakzio dagoen zorupearen eroankortasunaren ezaugarrien aldaketen eta gatz-erabilgarritasun handiko inguruneetan izan daitekeen hedapen elektrikoaren artean.

6.7. Egindako eskaerak urratzen ditu sektore elektrikoaren eta ingurumen-ebaluazioaren arloan aplikatzekoa den araudia eta administrazio publikoen funtzionamenduaren printzipioak.

Honako hau eskatzen da:

–Geldiaraztea abian den aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaeraren tramitazioa, espedientea artxibatzea, eta, nolanahi ere, eskatutako baimena ez ematea.

–Muga meatzearen proiektuaren organo substantibo eta ingurumenekoari jakinaraztea ezen proiektuaren ebaluazio integratutik kanpo utzi dela meatzearen proiektuaren zati bat.

2. eta 52. alegazioak.

Aurreko apartatuko alegazioen antzeko edukia dute, baina, aurrekoez gain, honako hauek ere sartzen dituzte eskaeran:

–Linea elektrikoaren tramitazioan sartutako mapek argi eta garbi erakusten dute ezen aldaketa nabarmenak egon direla proiektuaren aurretiazko jendaurreko informazioarekiko; horrenbestez, ezin dira ebaluatu une honetan emandako informazioarekin, eta, gainera, proiektu osoarekin batera ebaluatu behar dira, haren funtsezko aldaketak baitira.

–Aldaketa horiek, hots, aldez aurretik jendaurrean egondako proiektuaren gainean egindakoek, aldaketak eragiten dituzte interesekoak diren eta nazioarteko babes-esparrua duten (UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratutakoak baitira) ondare elementuekiko interakzioan, eta kokapen- eta egitura-aldaketek elementuaren beraren kontra egiten dute, hura zeharkatzen dutelako eta hurbiletik iragaten direlako, eta ikusizko inpaktu nabarmena dutelako haren gainean. Are gehiago, jendaurrean jarritako mapetan adierazten da ezen mapetan aztarna arkeologikoak daudela instalazioetatik hurbil; jendaurrean egondako aurreko dokumentuan, ordea, ez zegoen aztarna horien ebidentziarik; horrek mugatzen du interesdunek eta interes publikoko elkarteek informazioa eskuratzea eta hura ebaluatu ahal izatea.

24., 25. eta 50. alegazioak.

Aurreko alegazioen antzeko edukia dute, baina honako hauek aipatzen dituzte bereziki:

5.5. Hirigintzako esku-hartzearen eta kultur ondarearen gaineko baimenak emateko prozedurarik eza, eta sartu beharko lirateke Donejakue bidearen ukipen fisikoari eta ikusizko ukipenari dagokienez.

5.6. Ez dago ukipenen ebaluaziorik Donejakue bidearen babesari dagokionez, kultur intereseko ondasuna (higiezin) den aldetik; izan ere, proiektatutako linea elektrikoak hura zeharkatzen du, eta, gainera, harekiko paralelo doa ibilbide osoan.

5.7. Ez dago ukipenen ebaluaziorik Donejakue bidearen babesari dagokionez, lurraldeko bide publikoa eta ardatz-elementua den aldetik.

Honako hau eskatzen da:

–Geldiaraztea abian den aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaeraren tramitazioa, espedientea artxibatzea, eta, nolanahi ere, eskatutako baimena ez ematea.

–Muga meatzearen proiektuaren organo substantibo eta ingurumenekoari jakinaraztea ezen proiektuaren ebaluazio integratutik kanpo utzi dela meatzearen proiektuaren zati bat.

–Linea elektrikoaren tramitazioan sartutako mapek argi eta garbi erakusten dute ezen aldaketa nabarmenak egon direla proiektuaren aurretiazko jendaurreko informazioarekiko; horrenbestez, ezin dira ebaluatu une honetan emandako informazioarekin, eta, gainera, proiektu osoarekin batera ebaluatu behar dira, haren funtsezko aldaketak baitira.

–Aldaketa horiek, hots, aldez aurretik jendaurrean egondako proiektuaren gainean egindakoek, aldaketak eragiten dituzte interesekoak diren eta nazioarteko babes-esparrua duten (UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratutakoak baitira) ondare elementuekiko interakzioan, eta kokapen- eta egitura-aldaketek elementuaren beraren kontra egiten dute, hura zeharkatzen dutelako eta hurbiletik iragaten direlako, eta ikusizko inpaktu nabarmena dutelako haren gainean. Are gehiago, jendaurrean jarritako mapetan adierazten da ezen mapetan aztarna arkeologikoak daudela instalazioetatik hurbil; jendaurrean egondako aurreko dokumentuan, ordea, ez zegoen aztarna horien ebidentziarik; horrek mugatzen du interesdunek eta interes publikoko elkarteek informazioa eskuratzea eta hura ebaluatu ahal izatea.

51. alegazioa.

1. Une honetan ez dakigu zein den meatzearen instalazioek etorkizunean izanen duten kokapena, oraindik ez baitago organo substantiboaren eta ingurumenekoaren baimenik. Sustatzaileak instalazio elektrikoetarako eman duen kokapena proposamen bat da, baina ez dakigu bideragarria den. Gainera, enpresak ez dauka instalazioak eraikitzeko baimenik, eta, beraz, etorkizunean izan dezakeen kokapenari dagokionez, ez baitago lotutako hirigintza-antolamendurik, areagotu besterik ez da egiten azkenean izanen duen kokapenaren gaineko ziurgabetasuna.

2. Meatzearen ingurumen-ebaluazioaren eta bideragarritasun teknikoaren barruan, tramitazio hau ere proiektu horren zati izan beharko litzateke.

3. Muga meatzearen proiektuko bi ekintzaren tramitazio partziala ebaluatu behar da Muga meatzearen baimenaren eskabidean integratuta (aipatutako bi ekintza horiek zerikusia dute linearekin eta azpiestazioarekin).

4. Meatzeko sarrera zuloaren kokapena, meatzearen instalazioena edo linea elektrikoarena ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eta gerora ematen diren eraikuntza baimenen mende dago. Proiektua jendaurrean egon zen bitartean, hainbat aukera planteatu ziren hornidurako linea elektriko nagusirako, eta orduz geroztik, aldaketak egin dira, esate baterako, meatzearen instalazio batzuen kokalekuan. Ez badakigu zein den lineak etorkizunean izanen duen kokapena –jatorrian eta helmugan–, ez dago haren tramitazioa egin beharrik.

5. Enpresa saiatu da aldez aurretik meatzearen proiektuak zatitzen, eta, gainera, saiatu da zati garrantzitsuak kentzen ingurumen-ebaluazioaren proiektutik.

6. Tramitazio independenteak ez du aukerarik ematen ukipenak modu integratuan ebaluatzeko, eragozten baitu ebaluatzea ekintzak izan ditzakeen ukipenak, ez dituelako ebaluatzen zorupeko ukipenak, inguruko azpiegituretakoak, Donejakue bidekoak, Erronkariarren altxonbidekoak, eta faunan eta floran eragindako ukipenak, edo ez duelako baloratzen zer interakzio dagoen zorupearen eroankortasunaren ezaugarrien aldaketen eta gatz-erabilgarritasun handiko inguruneetan izan daitekeen hedapen elektrikoaren artean.

7. Uste du linea elektrikoaren proiektuak linea elektrikoen saturazioa eragiten duela (66 kV-eko hiru linea: Zangoza Petilla Aragoiko haize-parkearekin eta Peña mendilerroarekin lotzen dituena, Zangozatik Xabierrera doana, eta espediente honen xede den linea). Honako hau proposatu da:

–Aipatutako hiru lineei zerbitzua emanen dien linea bat eraikitzea.

–Hori ezinezkoa bada, proiektatutako linea lurpean egitea proposatzen dute.

Honako hau eskatzen da:

–Geldiaraztea abian den aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaeraren tramitazioa, eta espedientea artxibatzea.

–Muga meatzearen proiektuaren organo substantibo eta ingurumenekoari jakinaraztea ezen proiektuaren ebaluazio integratutik kanpo utzi dela meatzearen proiektuaren zati bat, linea sar dadila tramitatzen ari den proiektuan, eta horrek ekartzea osorik berrabiaraz dadila Muga meatzearen espedientea.

–Ororen gainetik, kontuan hartzea 7. atalean eskatutakoa.

II. ERANSKINA

Alegazioei emandako erantzuna

Oharra: Kontuan hartu behar da, I. eranskinean adierazten den bezala, alegazio batzuek antzeko edukia dutela.

1. alegazioari, 3.etik 23.era bitartekoei eta 26.etik 49.ari emandako erantzuna.

Lehenbiziko apartatutik laugarrenera bitartekoei emandako erantzuna:

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen “Mina meatzea (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuaren gainean.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen horretan, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak. Beraz, proiektu globalaren ingurumen-inpaktua modu bateratuan eta integratuan aztertu da.

“Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tarteko 66 kV-eko linea elektrikoaren dokumentazioa eta “Muga meatzea” azpiestazioarena (66/20 kV), zeinak jendaurrean jarri baitziren Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jarraitutako prozeduran (2016ko maiatza eta ekaina), ingurumen-ebaluazioaren espedientean aztertu denaren antzekoa da (jendaurrean jartzeko bigarren aldia: 2017ko iraila).

Beraz, esan daiteke linea elektrikoa baloratu dela osorik eta meatzearen proiektuan integratuta. Proiektu hori osotasun gisa aztertu da, eta bete da Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa.

Bestalde, “Muga meatzea” proiektuak biltzen ditu kasuan kasuko baimenak lortu behar dituzten elementuak (meatzearen proiektua, instalazio elektrikoak, ur-hornidura, eta abar). Horietako bakoitza berariazko legeria substantibo baten mende dago, eta, beraz, tramitazio ezberdinak dauzkate, organo ezberdinek bideratutakoak.

Araudiek zaintzen dute berariaz betetzen dela aztertzen eta babesten duten zatia, eta irizpide independente batzuei erantzuten diete. Araudiak ez du adierazten ezen kasuan kasuko baimenak elkarren segidan edo katean tramitatu behar direla; beraz, ezerk ez du galarazten aldi berean tramitatu ahal izatea.

Bosgarren apartatuari emandako erantzuna:

Dokumentazioko akatsei dagokienez.

–Azpiestazio elektrikoaren proiektua:

5.1. Ez dira ezagutzen zorupeko eroankortasun/erresistibitate propietateak.

Azpiestazioko lur-sarearen sistemak helburu du, besteak beste, ezarritako mugen azpitik murriztea igarobideko eta kontaktuko tentsioak, azpiestazioaren barruan eta kanpoan dabiltzan pertsonak babesteko, hala adierazten baita proiektuaren memoriaren 7.5 puntuan.

Ebaluatu ahal izateko sistemak behar bezala betetzen duela bere funtzioa, erregelamendu teknikoaren 13. Jarraibide Tekniko Osagarriak (“Lur-konexioko instalazioak” izenekoak) hainbat formula eta gomendio ematen ditu, sistema kalkulatzeko.

Geoalcali SLk argitu duenez, kalkuluak daude 1. eranskineko 10. puntuan: Kalkuluak. Kalkulu horietan egiaztatzen da proiektatutako sistemaren baliozkotasuna.

Lur-konexioko instalazioen proiektuaren prozedurako lehen puntua da lurzoruaren ezaugarriak ikertzea. Hori dela eta, proiektua egin aurretik, enpresak adierazi du egin dituela lurzoruaren erresistibitatearen neurketak. Neurketa horien ondoren, 100 Ωm-ko batez besteko balioa lortzen da. Balio hori erabili zen kalkuluetan, 1. eranskinean adierazi bezala: kalkuluak, 10.1 puntua, Hasierako datuak.

Lur-konexioko sistema kalkulatzeko prozedurak honako hau adierazten du azken paragrafoan: “Lurreko instalazioa eraiki ondoren, behar diren egiaztapenak eginen dira in situ, 8.1 apartatuan adierazten den bezala, eta behar diren aldaketak eginen dira, onartutako maximoak baino txikiagoak edo berdinak diren tentsio aplikatuko balioak lortzeko”.

Hori dela eta, proiektuaren memorian, 7.5 puntuan, adierazten da: “Lurren sistema hau eraiki ondoren, haren erresistentziak neurtuko dira...” eta “Azpiestazioaren igarobideko eta kontaktuko tentsioak neurtuko dira”.

Instalazioak ustiatzeko aldian, kanpoko baldintzak aldatu egin daitezke, eta lur-konexioko sistema hondatu. Lur-konexioko sistemaren balioa bermatzeko, erregelamenduan jasotako aldizkako neurketak eta zaintza aplikatuko dira.

Hori guztia ikusirik, honako hau ondoriozta daiteke:

–Lur-konexioko sistema proiektatzeko, erregelamenduan deskribatutako formulak eta prozedurak erabili dira.

–Eraiki ondoren egiten diren neurketek eta egiaztapenek bermatu beharko dute behar bezala diseinatu eta gauzatu dela.

–Arauzko aldizkako ikuskapen prozedurek haren balioa bermatuko dute instalazioak ustiatzen diren bitartean.

5.2. Atmosferaren gaintentsio maximoa, etorkizunean gatz asko izanen baita.

Geoalcali SLk argitu duenez, Ekonomiaren, Industriaren eta Lehiakortasunaren Ministerioak argitaratutako gidaren arabera (ez loteslea), hauek dira jatorri atmosferikoa duten gaintentsio iragankorren arrazoi ohikoenak:

–Tximista bat erortzea linearen gainean edo inguruan.

–Deskarga atmosferikoen aurkako kanpoko babes-sistema baten funtzionamendua (tximistorratzak, Franklin puntak, Faradayren kaiolak, eta abar).

–Deskarga atmosferiko batek eraikin batean duen eragin zuzena, eraikina zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta gertagarriagoa.

Halaber, gidak adierazten du ezen hurbilekotzat jotzen dela 50 metroko distantzia.

Gidak jarraitzen du esanez ezen lineetan edo azpiestazioetan egindako maniobrek eragindako gaintentsioak txikiagoak direla atmosferakoak baino, gailurreko balioan, eta, horregatik, oro har, gaintentsio atmosferikoen aurkako babes-baldintzek maniobra-gaintentsioen aurkako babesa bermatzen dute.

Instalazioen diseinuan, aipatutako gidaren arabera eta bat etorriz aplikatzekoa den araudiarekin, nahitaezkotzat jotzen dira deskarga atmosferikoen aurkako babes-neurriak, eta, beraz, aipatutako arrazoiren batengatik gertatuz gero, babes horiek sentsibilitate handiagoz jarriko lirateke martxan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Geoalcalik aurkeztutako proiektuak aipatzen ditu, zehazki apartatu hauek: tximistorratz autobalbularrak (66 kV, 20 kV), isolamenduak (66 kV, 20 kV), tximistorratzetatik barretarainoko edo potentzia-transformadorerainoko distantzia, eta abar.

5.3. Gomendiorik eta prebentzio-neurririk ez dago saihesteko linea elektrikoak hurbileko meategietako instalazioekin izan ditzakeen interakzioak.

Alegazioan aipatzen den trazadura tramitatzen ari den espedientetik kanpo dago. Linea elektrikoek meatzearen instalazioen perimetroa inguratzen dute, eta une oro mantentzen dituzte segurtasun-distantziak proiektatutako gainerako instalazioekin; beraz, ez litzateke interferentziarik egonen.

5.4. Ez dago ebaluaziorik ingurumen alderdien gainean, hala nola Donejakue bideko ikusizko ukipena, Erronkariarren altxonbideko ukipenak eta ukipen orokorra inguruko abifaunaren gainean.

Aurretik adierazi den bezala, ingurumenari dagozkion alderdiak ebaluatzen dira Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko maiatzaren 31n emandako Ebazpenean, horren bidez egin baitzen Muga meatzearen (Nafarroa eta Aragoi) proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuak dagoeneko ebaluatu ditu Donejakue bidearen eta Erronkariarren Altxonbidearen gaineko ukipenak, ebazpen honen adierazpen zatiko 3.2 apartatuan adierazi bezala.

5.5. Ez dago azterketa geoteknikoaren ebaluaziorik instalazioen kokalekuari edo euskailuei buruz.

Proiektuak zehatz-mehatz jasotzen eta deskribatzen ditu baldintza teknikoen agirian zimenduak behar bezala egiteko beharrezkoak diren neurri guztiak eta erabili beharreko materialen ezaugarriak, bai eta linea behar bezala egiteko ikuskapen- eta kontrol-neurriak ere.

5.6. Ez dago zehaztuta eraikuntza materialen hondakinen destinoa eta zabortegia.

Proiektuaren 8. eranskinean dago Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak Kudeatzeko Plana, eta bertan zehazten da hondakinen barne- eta kanpo-kudeaketa. Halaber, haren kudeaketa ekonomikoki baloratzen da.

Geoalcali SLren arabera, ez dago hornitzailerik hautatuta proiektuaren fase honetan. Zabortegia eta baimendutako kudeatzailea eraikuntza-fasean aukeratzen dira.

–Linea elektrikoaren proiektua:

5.7. Ez dago azterlan monografikorik abifauna babesteari buruz.

Aurretik adierazi den bezala, ingurumenari dagozkion alderdiak ebaluatzen dira Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko maiatzaren 31n emandako Ebazpenean, horren bidez egin baitzen Muga meatzearen (Nafarroa eta Aragoi) proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

5.8. Ez dira ebaluatu lurzoruaren ezaugarri geoteknikoak.

Proiektuaren 6.1.13.1.3 apartatuan, honako hau adierazten da hitzez hitz: “1. eranskinean ageri dira hartutako euskarrien kalkuluak”.

1. eranskinean ageri dira beharrezkoak diren kalkulu eta kalkuluen hipotesi guztiak, euskarriz euskarri.

5.9. Lur-konexioko sistemen balorazio teknikoa.

Erregelamendu teknikoaren 07 Jarraibide Tekniko Osagarriak, 7.2.4. apartatuan, ezartzen ditu lurrerako euskarrien konexioak bete behar dituen baldintzak, eta 7.3.4.2 apartatuan, berriz, euskarrien sailkapena beren kokapenaren arabera, Uc balio onargarriak bermatzeko.

Aurreko gaiak proiektuaren 6.1.16 apartatuan sartu dira.

Seigarren apartatuari emandako erantzuna:

Alegazioen seigarren apartatuak aurreko apartatuak bildu eta laburtzen ditu. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak hau adierazten du:

Ingurumen-inpaktuaren adierazpenean, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak. Beraz, proiektu globalaren ingurumen-inpaktua modu bateratuan eta integratuan aztertu da.

“Muga meatzea” proiektuak biltzen ditu kasuan kasuko baimenak lortu behar dituzten elementuak (meatzearen proiektua, instalazio elektrikoak, ur-hornidura, eta abar). Horietako bakoitza berariazko legeria substantibo baten mende dago, eta, beraz, tramitazio ezberdinak dauzkate.

Ebazpen honen xede den linea “Muga meatzea” proiektuaren zati bereizenina da, eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak tramitatzen du, betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legea.

Instalazioen kokalekua ageri da “Muga meatzea” proiektuaren tramitazioan aurkeztutako dokumentazioan eta SAT10690 espedientearen dokumentazioan.

Ondorioa:

Horiek horrela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak uste du bidezkoa dela ematea Geoalcali SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

2. alegazioari eta 52.ari emandako erantzuna.

Aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, bidezkoa da hau eranstea:

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen “Mina meatzea (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuaren gainean.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen horretan, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak. Beraz, proiektu globalaren ingurumen-inpaktua modu bateratuan eta integratuan aztertu da.

“Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tarteko 66 kV-eko linea elektrikoaren dokumentazioa eta “Muga meatzea” azpiestazioarena (66/20 kV), zeinak jendaurrean jarri baitziren Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jarraitutako prozeduran (2016ko maiatza eta ekaina), ingurumen-ebaluazioaren espedientean aztertu denaren antzekoa da (jendaurrean jartzeko bigarren aldia: 2017ko iraila).

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuak dagoeneko ebaluatu ditu Donejakue bidearen eta Erronkariarren Altxonbidearen gaineko ukipenak, ebazpen honen adierazpen zatiko 3.2 apartatuan adierazi bezala.

Ondorioa:

Horiek horrela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak uste du bidezkoa dela ematea Geoalcali SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

24. alegazioari, 25.ari eta 50.ari emandako erantzuna.

Aurreko apartatuetan adierazitakoaz gain, nabarmendu behar da berariaz hartu direla kontuan Donejakue bidearen gaineko ukipenak Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpena tramitatzean eta formulatzean. Ebazpen horren bidez egin zen “Muga meatzea” (Nafarroa eta Aragoi) proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Nolanahi ere, ebazpen honen bidez ematen den aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskuratuta ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

Ondorioa:

Horiek horrela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak uste du bidezkoa dela ematea Geoalcali SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

51. alegazioari emandako erantzuna.

1. apartatutik 6.era bitarte emandako erantzuna:

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen “Mina meatzea (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuaren gainean.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen horretan, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak. Beraz, proiektu globalaren ingurumen-inpaktua modu bateratuan eta integratuan aztertu da.

“Zangozako TBA-Muga meatzeko azpiestazio elektrikoa” tarteko 66 kV-eko linea elektrikoaren dokumentazioa eta “Muga meatzea” azpiestazioarena (66/20 kV), zeinak jendaurrean jarri baitziren Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jarraitutako prozeduran (2016ko maiatza eta ekaina), ingurumen-ebaluazioaren espedientean aztertu denaren antzekoa da (jendaurrean jartzeko bigarren aldia: 2017ko iraila).

Beraz, esan daiteke linea elektrikoa baloratu dela osorik eta meatzearen proiektuan integratuta. Proiektu hori osotasun gisa aztertu da, eta bete da Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa.

Bestalde, “Muga meatzea” proiektuak biltzen ditu kasuan kasuko baimenak lortu behar dituzten elementuak (meatzearen proiektua, instalazio elektrikoak, ur-hornidura, eta abar). Horietako bakoitza berariazko legeria substantibo baten mende dago, eta, beraz, tramitazio ezberdinak dauzkate.

Araudiek zaintzen dute berariaz betetzen dela aztertzen eta babesten duten zatia, eta irizpide independente batzuei erantzuten diete. Araudiak ez du adierazten ezen kasuan kasuko baimenak elkarren segidan edo katean tramitatu behar direla; beraz, ezerk ez du galarazten aldi berean tramitatu ahal izatea.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuak dagoeneko ebaluatu ditu Donejakue bidearen eta Erronkariarren Altxonbidearen gaineko ukipenak, ebazpen honen 3.2 apartatuan adierazi bezala.

7. apartatuari emandako erantzuna:

Alegazioaren 7. apartatuari dagokionez, argitu behar da aipatutako lineak zerbitzu-tentsio eta izaera desberdinekoak direla.

Horietako bat, 13,2 kV-eko tentsioan, Xabierko biztanleak elikatzen dituen linea da. Linea horren jatorria Zangozako transformazio eta banaketako azpiestazioan (TBA) dago.

Beste bat, berriz, 66 kV-ekoa eta zirkuitu bikoitzekoa da; zenbait haize-parketatik dator, eta garraio-sarera isurtzen du.

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen “Mina meatzea (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuaren gainean. Tramite horretan ebaluatu dira meatzearen proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak, eta ezarri dira proiektua garatzeko prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-baldintzak.

Ondorioa:

Horiek horrela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak uste du bidezkoa dela ematea Geoalcali SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

Iragarkiaren kodea: F2009342