205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2020 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Zangozan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2020ko otsailaren 25ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau egiteko administrazio baimena eskatu du, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11080 (Erref.: 2019-078 GES2A Obra 100812534).

–Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: «Zangoza-Kaseda» 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa berritzea, 1901. eta 1914. euskarrien artean (1.035 metroko eroalea, 47-AL1/8ST1A (LA-56), 7 euskarri metaliko berri).

–Aurrekontua: 22.746,35 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2020ko martxoaren 12ko Diario de Navarran eta egun bereko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Zangozako Udalari bidali zitzaizkion, jendaurrean jar zitzan.

Ez da alegaziorik jaso.

Separata bidali zitzaion Zangozako Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko otsailaren 27ko eta ekainaren 12ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira ere igorri zen separata, eta 2020ko martxoaren 5ean honakoa adierazi zuten: “Eskaerari erantzunez aditzera eman behar dugu 2020ko otsailaren 13an I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk baimena eskatu zuela “Zangoza-Kaseda” 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linea berritzeak errepidearen gainean duen ukipenerako; eskaerari erantsita aurkeztu zuen proiektuaren separata. Egun tramitatzen ari da eskatutako baimena, eta bertan ezarriko dira hura gauzatzeko bete beharko diren baldintzak”.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak gauzatzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Zangozako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2009236