205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

14D/2020 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela “CEN-Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa” izeneko enpresaburuen konfederazioaren estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000259; lehengo gordailu zenbakia: 31/146).

Onartu da aipatu konfederazioaren estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Carlos Fernández Valdivielso jaunak egin zuen, 31/2020/000033 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2020ko maiatzaren 22an egindako Batzar Orokorrak aho batez hartu zuen erabakia, konfederazioaren estatutuen 1. eta 2. artikuluak aldatzekoa.

Carlos Fernández Valdivieso jaunak sinatu du ziurtagiria, elkarteko idazkari gisa, Juan Miguel Sucunza Nicasio jaunaren oniritziarekin, presidentea baita.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko da Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2009376