205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

698E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk esleitzen dituena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda, espezialitate hauetakoak, hain zuzen: Dermatologia Mediko-Kirurgikoa eta Benereologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Medikuntza Intentsiboa, Neurofisiologia Klinikoa eta Erreumatologia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 1eko 1049E/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartutako izangaien behin betiko zerrenda, besteak beste espezialitate hauetarako: Dermatologia Mediko-Kirurgikoa eta Benereologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Medikuntza Intentsiboa, Neurofisiologia Klinikoa eta Erreumatologia. Espezialitate horietako bakoitzean izangai bakarra onartu denez, deialdia egin duen organoak zuzenean aplikatzen du deialdiaren 8. oinarria, eta ez da beharrezkoa epaimahaia eratzea eta hark jarduketarik egitea.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunek eskatutakoarekin bat.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, izangai hauei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk, hain zuzen, Dermatologia Mediko-Kirurgikoa eta Benereologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Medikuntza Intentsiboa, Neurofisiologia Klinikoa eta Erreumatologia espezialitateetakoak:

Barrutiko fakultatibo espezialista, Dermatologia Mediko-Kirurgikokoa eta Benereologiakoa

O-NOZeko lekualdatze txanda:

–Berta Bonaut Iriarteri, 63861 zenbakia duen lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Endokrinologiakoa eta Nutriziokoa

O-NOZeko lekualdatze txanda:

–José Javier Pineda Arribasi, 71239 zenbakia duen lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Medikuntza Intentsibokoa

O-NOZeko lekualdatze txanda:

–María Aránzazu Lander Azkonari, 65322 zenbakia duen lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Neurofisiologia Klinikokoa

Estatuko lekualdatze txanda:

–Juan Arcocha Aguirrezabali, 63290 zenbakia duen lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Erreumatologiakoa

Estatuko lekualdatze txanda:

–Maria Cruz Laiño Piñeirori, 66689 zenbakia duen lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2020ko urriaren 1ean hartuko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 18an.–Zuzendari kudeatzaile kargua bete gabe dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza Emateko zuzendaria, Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2009500