205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

697E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla deialdi honetako lanpostuak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 1eko 1049E/2020 Ebazpenaren bidez, goian aipatutako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, hots, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoa.

Horiek horrela, izangai bakar bat aurkeztu denez lekualdatze nazionalaren bidezko txandan, eta erregelamenduzko epearen barruan aukeratu ez duenez Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu bat ere, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 18an.–Zuzendari kudeatzaile kargua bete gabe dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza Emateko zuzendaria, Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2009499