200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Behin betiko onespena

2020ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea Pedro Luis Carnicero de la Fuente arkitektoak idatzitako xehetasun-azterketa, elkargo-onespenik gabekoa, 2019ko abendukoa, Sociedad de Inversiones Valcarce SAk sustatua, aurreko xehetasun-azterketa indarrik gabe uzten duena. Azterketa horrek Ribaforadako 3. poligonoko 538. eta 70. katastro-lurzatiei eragiten die (A-68 autobiaren aurrean daude, 105,600 KP-an, Ribaforadako udal-mugartean) eta helburua du eraikingintzaren gehieneko lerrokadurak finkatzea 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan eta eraikinen bolumenen konposizioa antolatzea udal plan orokorrean ezarritako baldintzen arabera, bertan ezarritako 15,75 metroko gehieneko garaiera mantenduz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Ribaforadan, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009027