200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 155. hiri-lurzati finkatuan. Behin betiko onespena

Etxauriko Udalak, 2020ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik aho batez hasiera batean onetsi zela Francisco Javier Cía Larumbek eta beste batzuek aurkeztutako Hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena Etxauriko Udal Planaren aldaketa puntuala udalerriko 2. poligonoko 155. hiri-lurzati finkatuan. Ikusirik, orobat, Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean egon zela hilabeteko epean, argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan, eta epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu. Bada, horiek horrela, Etxauriko Udalaren Osoko Bilkurak aho batez erabakitzen du:

Lehena.–Behin betiko onestea Francisco Javier Cía Larumbek sustatu duen Hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena Etxauriko Udal Planaren aldaketa puntuala udalerriko 2. poligonoko 155. hiri-lurzati finkatuan.

Bigarrena.–Behin betiko erabakia eta haren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta dokumentuaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamar eguneko epearen barnean, egindako txosten teknikoekin batera, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Jakinaraz bekio egintza hau sustatzaileari eta ohartarazi, amaiera ematen diola bide administratiboari.”

Etxaurin, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008968