2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Administrazioak Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatuari jarraikiz (Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat, maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren ondorioz), eta apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eremu horretan izendatutako prebentzioko ordezkariek osatuko dute Justiziako Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordea, Justiziaren arloko eskumena duen kontseilariak izendatutako beste hainbeste kiderekin batera.

Aipatu 8.2 artikuluak ezarritako eskalari jarraikiz, Nafarroako Justizia Administrazioaren arloko prebentzioko ordezkariak, lanean ari diren langileen kopurua aintzat harturik, lau dira gaur den egunean. Beraz, bidezko da Administrazioak izan behar dituen laurak ere izendatzea.

Azaldutakoaren ondorioz, eta uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, foru dekretuak laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat,

AGINTZEN DUT:

1. Honakoak izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioaren ordezkariak izan daitezen:

–Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Azpiegitura Judizialen Zerbitzuko zuzendaria.

–Justizia Administrazioko Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketaren Ataleko burua.

–Justizia Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau igortzea interesdunei, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 12an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1916026