2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Kategoria aldatzea Iturgoiengo 15. poligonoko
3127. lurzatiko A eta B azpilurzatiei

Udalak, 2011ko urriaren 24an, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual egituratzailea. Aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2011ko urriaren 21ean.

Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekainaren 26an.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak behin betiko onetsi zuen abenduaren 13ko 33E/2019 Foru Aginduaren bitartez.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2019ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Pedro José Soto Eguren.

ERANSKINA

Aldaketaren xedea:

Xedea da aldaketa puntual egituratzailea egitea Gesalazko Udal Planeko 15. poligonoko 3127 A eta B azpilurzatien esparruan, Iturgoien herrian. Zehazki, esparruaren azpikategoria aldatu nahi da, modu honetan:

–‟Oihaneko lurzoru urbanizaezin” izatetik (Udal planeko nomenklatura / 10/1994 Foru Legea)

–‟Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, natura aldetik ustiatzeko balioa duena” izatera igaroko da (35/2002 Foru Legeko nomenklatura).

Iragarkiaren kodea: L1916117