2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

14E/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batean onesten duena Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Birzatiketa Proiektuaren aldaketa, Eguesibarko udal mugarteari eragiten diona. Sustatzailea UPS horretako UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordea da.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak uztailaren 8an emandako 167E/2014 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Eguesibarko udal mugarteari eragiten diona, plan horretako UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustaturik.

Birzatiketa proiektu horren aldaketaren helburua da exekuzio unitatea urbanizatzeko gastuak eguneratzea, eta, horren ondorioz, baita aterako diren lurzatien behin-behineko likidazio-saldoa ere, deusetan galarazi gabe behin betiko likidazioan ateratzen dena. Izan ere, urbanizazio gastuak birzatiketa proiektuan aurreikusi zirenak baino handiagoak izan dira.

Birzatiketa proiektu honen tramitazioa eta onespena Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna bat delako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2019ko azaroaren 12ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batean onestea Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Birzatiketa Proiektua aldatzeko espedientea, UPS horretako UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustatu eta Eguesibarko udal mugarteari eragiten diona, betiere determinazio hauek ezarrita:

Erregistroko agiriaren bidez kontrakoa ziurtatu ezean, behin betiko onesteko aurkeztuko den agirian honako sozietate hauek agertuko dira lurzatien titular gisa:

–T.3.3. Finkaren %28,88ri dagokionez, Caixabank-en izenean.

–D-1. Bateko eta besteko parte-hartzeei dagokienez, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietatearen izenean.

Justifikatu beharko dira aldatutako kalte-ordainei buruz hartutako akordio edo konpromisoak, konpentsazio batzordeak onetsitako agirien bidez; eta, zehazki, justifikatu beharko da María Jesús Colomoren errentarien kalte-ordainari jasanarazitakoa, “Behin-behineko likidazioaren” guztirako zifran ageri dena.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webguneko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesibarko Udalari, espedientearen sustatzaileari eta ukitutako lurzatien gaineko jabetza edo bestelako eskubide errealen bat duten titularrei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F1915669