2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, enologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda –bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako– hautaproben bidez osatzeko deialdiaren kontra.

Enologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda –bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako– hautaproben bidez osatzeko prozeduran, Enrique Javier Colio Gutiérrez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 2865/2019 Ebazpenaren kontra.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 42. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1916637