2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gizarte-langile izateko oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda osoaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 247/2018 Ebazpenak gizarte-langile izateko 29 lanpostu oposizio bidez betetzeko onetsitako deialdian, Carolina Izco Teré andreak, Amaia Saldise Esandi andreak eta Susana Gutiérrez Perelló andreak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda osoaren aurka. Zerrenda hori 2019ko urriaren 2an argitaratu zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1916561