2. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

196/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eta zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak, karguak hutsik daudenean, haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

b) Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua.

c) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak eta erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzua.

d) Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzua.

e) Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzua.

f) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Barneko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

b) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua.

c) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

d) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

b) Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzua.

5. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ordez honako organo hauetako titularrak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

b) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

c) Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

6. Indarrik gabe uztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren irailaren 28ko 214/2015 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu zituena, bai eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 22ko 115/2019 Foru Agindua ere, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu zituena.

7. Foru agindu hau interesdunei eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1916262