195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Borondatezko epea merkatu txikiko 2020ko kuotak ordaintzeko

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko irailaren 25an bukatuko dela merkatu txikiko 2020ko kuotak ordaintzeko borondatezko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko abuztuaren 25ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena ematen da, aldez aurretik Udaleko Alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera. Egoera horrek, halaber, bere horretan iraun beharko du luzapenak dirauen bitartean.

Altsasun, 2020ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009273