195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 108 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 108 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), deialdi horretako epaimahaiak aurkeztu zuen probak gainditu zituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, proposamena egin zuen probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Desgaitasuna dutenentzako txandan proposatutako izangaietatik, M.ª Jesús Barquin Arribas andreak eta Noelia Gallego Ausin andreak, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barruan, jakinarazi zuten uko egiten ziotela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainaren izendapenari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 20an emandako 171/2020 Ebazpenaren bidez, funtzionarioak izendatu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizain lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan.

Ondoren, Halyna Borkovska Golodnyuk andrea, desgaitasuna dutenentzako txandan, ez zen erizain lanpostuaz jabetu horretarako ezarritako arauzko epean, eta Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu zituen.

Bestalde, Vicente Ballester Martínez jaunari, desgaitasuna dutenentzako txandakoa, eta Raquel Gómez Ruiz andreari, Beatriz López Sáenz de la Torre andreari eta Silvia Espiño Goñi andreari, hirurak txanda irekikoak, borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzen dira lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzen da, honako hauen alde:

–Desgaitasuna dutenentzako txanda.

AINZUA BEGUISRISTAIN, MAITE

CUMPLIDO VIÉITEZ, LIDIA

DELGADO ORTIGOSA, NEKANE

ARROYO MANZANAL, CRISTINA

–Txanda irekia.

ASIAIN VIERGE, SUSANA

AYENSA CARRASCO, LAURA

GIL ÁLVAREZ, VIRGINIA

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 7an.–Dagokiona kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea (urriaren 9ko 181/2015 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2009012