195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Onartzea Ultzamako Udalak emandako eskumenak edateko urez hornitzeko eta saneamendurako, Urritzola-Galaingo mugapeari eta Ultzamako Udalak eskumen horiek beregain dituen gainerako mugape edo eremuei dagokienez

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko uztailaren 24an egin bilkura arruntean, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Gaia: Berrestea Batzorde Iraunkorrak 2020ko martxoaren 10ean hartutako erabakia honako honi buruz: “Onartzea Ultzamako Udalak emandako eskumenak edateko urez hornitzeko eta saneamendurako, Urritzola-Galaingo mugapeari eta Ultzamako Udalak eskumen horiek beregain dituen gainerako mugape edo eremuei dagokienez”.

Lehena.–Onartzea Urritzola-Galaingo mugapeari eta beste mugape edo tokiei dagozkien edateko ur horniduraren eta saneamenduaren gaineko eskumenak, Ultzamako Udalak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eskuordetuak, honako baldintza hauei jarraikiz:

–Eskuordetzea modu iraunkorrean eginen da.

–Eskuordetzearen edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.

–Horretarako, udal eskuordetzaileak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Ultzanueta Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita aipatu estatutuekin eta Mankomunitate horretako organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

Bigarrena.–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea subrogatzea orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztietan, Urritzola-Galaingo mugapean eta Udalak eskumen horiek beregain dituen gainerako mugape edo eremuetan, edateko uraren hornidura eta saneamendua egiteko eskumenei eta zerbitzu publikoei dagokienez.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Ultzamako Udalari, Urritzola-Galaingo Kontzejuari, Nafarroako Gobernuaren Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta NILSA enpresa publikoari.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Erripan (Odieta), 2020ko uztailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2008627