195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-taulan eta 2019ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11koan. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 118.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.720,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 170.518,04 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 37.025,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 100,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 344.663,04 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 103.061,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
144.520,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.951,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 84.300,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 343.832,00 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2020ko abuztuaren 22an.–Jarduneko alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2009590