195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko abuztuaren 20an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost egun balioduneko epean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatuarekin.

Aipatu jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2009567