195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

581E/2020 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla deialdi honetako lanpostuak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 16ko 960E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honetan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 23ko 1143E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honetan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Izangai bat aurkeztu da lekualdatze nazionalaren bidezko txandan, baina esparru nazionalerako lanposturik eskaini ez denez, txanda horretatik baztertuta gelditu da. Ondorioz, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla deialdi honetan eskainitako lanpostuak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla deialdi honetako lanpostuak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumen-eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko uztailaren 27an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea, Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2008565