195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Eraikinaren aurri-adierazpena Ana de Velasco kaleko 3. zenbakian

Alkatetzak, 2020ko ekainaren 25ean eman 0435/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

1. Ondoko eraikina aurri egoeran deklaratzeko espedientea abiaraztea: Martzillako Ana de Velasco kaleko 3. zenbakia (3. poligonoko 1005. lurzatia). Katastroko titularrak dira Javier Laparte Estañán, Ana Isabel Pérez Carrascosa eta Francisco Hermosilla Puerta.

2. Entzunaldia ematea eraikin horretako erregistroko eta katastroko titularrei, erabaki honen jakinarazpena igorrita aipatutako txosten teknikoaren kopiarekin batera. Horrela, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, beren eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten dokumentu eta perituen txostenak alegatu eta aurkeztu ahalko dituzte.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4. Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, administrazioak aurri egoera deklaratzeak edo premiazko neurriak hartzeak ez ditu jabeak salbuesten dagozkien kontserbazio betebeharren utzikeriagatik eska lekizkiekeen edozein mailako erantzukizunetatik.

Argitara ematen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, jakinarazpen-ondorioak izan ditzan interesdun edo jabe, hango bizilagun eta eskubide errealen titular izan litezkeenendako. Hamar eguneko epea zenbatzen hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, eta espediente osoa Udalaren bulegoetan egongo da ikusgai.

Martzillan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2008611