195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Los Arcosko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra: “San Lorentzo” alderdia, Los Arcosko herri-lurretan. Katastroko lurzati hauek dira: 12. poligonoko 319. lurzatia, 16. poligonoko 150. eta 163. lurzatiak, eta 15. poligonoko 500. lurzatiaren zati bat. Masa zenbaki hauek dituzte: 2015 1o eta 2916 1p.

ESPEZIEA

ALDERDIA

ESTEREOEN BOLUMENA
(m³)

BOLUMENA GUZTIRA
(m³)

ZURAREN BALIOESPENA (euroak)

Aleppo pinua (Pinus halepensis)

San Lorentzo

Katastroko lurzati hauek: 319/12, 150/16, 163/16 eta 500/15ren zati bat

2.460,84

1.640,56

14.765,00

–Estereoen bolumena (m³) 2.460,84.

–Mozketa mota: bakantze mistoa.

–Jarduketaren azalera: 49,75 ha.

–Aterako den oin kopurua 21.867.

Prezio horietan ez da sartu BEZa.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: Los Arcosko Herriko Etxean, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (14:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ostiralean, 13:00etan.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Los Arcosko Udaleko Idazkaritzan daude (Foruen kalea, 1, 31210 Los Arcos). Jendea hartzeko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, edo webgune honetan: www.losarcos.es.

Los Arcosen, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2008584