195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak eskatu eta emateko modua arautzen duena. Laburpena. 2020-2021 ikasturtea

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/521332). DDBN (identifikazioa): 521332.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko abuztuaren 24an hartutako erabakiaren bitartez, Barañaingo Udalak dirulaguntzak emateko modua arautzen duten oinarriak onetsi ditu, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak 2020-2021 ikasturtean joan daitezen Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Barañainen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2009687