195. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

129/2020 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egin zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 17ko 3177/2019 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurari dagokion praktikaldia arautu zen.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Horrez gain, hautatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldiak zein ikasturtetan egin diren, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza. Hautapen prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, eta, horretarako, onesten diren hurrengo lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko dute.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da “Gai” deklaratzea praktikaldia gainditu duten pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, pertsonen zerrenda horiek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura), ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren pertsonak “Gai” deklaratzea praktikaldian eta, halaber, pertsona horiek karrerako funtzionario izendatzea.

2. Ebazpen honetako I. eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2020ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Hautatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 25ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Karrerako funtzionarioen izendapena

593 Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

ESPEZIALITATEA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

Etnomusikologia

Queipo

Gutierrez

Carolina

Musikologia

Myers

Brown

Sandra

Musikologia

Rico

Oses

Clara

Perkusioa

Rico

Esteve

Andreu

Pianoa

Zisi

Maria

Inprobisazioa eta Akonpainamendua

Liébana

Castillo

Javier

Saxofoia

Soria

Díaz

Ángel

Tronboia

Robles

Rubio

José Elías

Tuba

Viñas

Ramos

Alfonso Alberto

Biolina

Echeandia

Arrondo

Garazi

Iragarkiaren kodea: F2009773