189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

561/2020 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. fasea”.

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 345/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean egon zen hilabetez “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. fasea”.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio bakar bat jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

1. alegazioa, Autopistas de Navarra SAk aurkeztua.

Alegazioak eskatu du aztertzeko Eritze Itzako kontsultategian zarataren arazoa konponduko duten eta bistarako hain eragin nabarmenik ekarriko ez duten neurri zehatzak ezartzeko aukera.

Erantzuna:

Jarduketaren eraikuntza proiektuari ekiteko unean, arazoa konpontzeko alternatiba guztiak aztertuko dira. Horrenbestez, onartu egin da alegazioa.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. fasea” delakoaren jendaurreko epea ebaztea.

2. Behin betiko onestea “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. fasea”.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Ebazpen hau jakinaraztea alegatzaileari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute honen aurka, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, ebazpen honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 4an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2008923