189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-392

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Leazkueko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Etxaide erreka (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Anueko udal-mugarteko Leazkue herriko isuria (Nafarroa), urtean 1.100 m³-ko emaria duena, hobi septikoan araztu ondoren Etxaide errekara ateratzen da, ezkerraldetik; Eltzarrain ibaira isurtzen da erreka hori, ezkerraldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2008748