189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2020ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko abuztuaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 3/2020, 4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketen espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Garesen, 2020ko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2009298