189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontu-aldaketa (kreditu-transferentzia).
Hasierako onespena

Batzar Nagusiak 2020ko abuztuaren 12an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen berrogei mila euroko kreditu-transferentziaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da igoera bat 2020ko ekitaldirako, %2 urtean, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsarietan, bat etorriz 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 6. artikuluarekin.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2020ko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2009196