189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2020 eta 2/2020 aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, arau bereko 18. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUEN partida:

–“Bulegoetako altzariak” izeneko 1-92000-6250000 gastu-partida, 1.355,20 eurokoa.

–“Aire girotuko ekipoa” izeneko 1-92000-6230000 gastu-partida, 2.117,50 eurokoa.

–“Beste hornidura batzuk” izeneko 1-92000-2219900 gastu-partida, 200,00 eurokoa.

FINANTZAKETA:

Kreditu-gehigarria, honako partida hauetatik:

–1 4621035. “Elizagorriko ekarpena”: 66,23 eurokoa.

–1 4621036. “Lodosako ekarpena”: 1.553,57 eurokoa.

–1 4621037. “Mendabiako ekarpena”: 1.201,66 eurokoa.

–1 4621038. “Sartagudako ekarpena”: 448,53 eurokoa.

–1 4621039. “Sesmako ekarpena”: 402,71 eurokoa.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUEN partida:

–“Ekipamendu informatikoa eta/edo elektronikoa” izeneko 1-92000-6260000 gastu-partida, 3.300,00 eurokoa.

FINANTZAKETA:

Kreditu-gehigarria, honako partida hauetatik:

–1 4621035. “Elizagorriko ekarpena”: 59,51 eurokoa.

–1 4621036. “Lodosako ekarpena”: 1.395,91 eurokoa.

–1 4621037. “Mendabiako ekarpena”: 1.079,72 eurokoa.

–1 4621038. “Sartagudako ekarpena”: 403,01 eurokoa.

–1 4621039. “Sesmako ekarpena”: 361,85 eurokoa.

Mendabian, 2020ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2009222