189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

5. eta 6. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 5/2020 eta 6/2020 aldaketak Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Sesman, 2020ko abuztuaren 14an.–Alkatea, María Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2009270