189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 89. artikuluan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2020ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Jaizko Eraikingintza Ordenantza Orokorreko 89. artikuluan (2020ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 13an).

2020ko uztailaren 3an, behin-behinean onetsi zen aldaketa, osoko bilkuran.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 23ko 75E/2020 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Jaizko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea.

Arlo horri buruzko legerian ezarritakoarekin bat, aldaketa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008197