189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Dirulaguntzak, 2020-2021 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleek nahitaezkoak dituzten testu liburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati
bat ordaintzeko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/519724). DDBN (Identifikazioa): 519724.

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauek eskola-adineko adingabeak dituzten familiei daude zuzenduta. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta hurrengo ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea:

2020-2021 ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testu-libururen gastua, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ez duenean doakoak izateko, baita hurrengo ikasturterako ezinbestekoak diren ariketa koadernoen gastua ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzen zuzkidura 8.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak eta haiekin batera doan dokumentazioa aurkezteko epea 2020ko irailaren 15ean bukatuko da.

Azkoienen, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2009113