189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 1378. lurzatian
(U.I.: X-Landaben unitatea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUL-20 (9/CU).

“7. poligonoko 1378. lurzatiaren (Iruñeko Udal Planeko U.I.: X-Landaben unitatea) xehetasun-azterketaren hasierako onespena (2020ko maiatzaren 11ko JOB, 5/US) argitaratu zen 2020ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatiaren xehetasun-azterketa, zeina Hevia Chávarri y Asociados SLk aurkeztu baitzuen izapidetu zedin, bai hirigintzako aprobetxamendua bai indarreko planeamenduak baimendutako bolumetria berrantolatzeko xedez.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura. Argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iñaki Alegría Dallori eta Hevia Chávarri y Asociados SLri”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008198