189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2021eko lan-egutegia

Murillo el Frutoko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkura arruntean, 2021eko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

“Alkateak 2021eko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa). Hona hemen:

1.–Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Murillo el Frutoko gainerako jaiegunak ere:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 25etik 27ra: herriko festak.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Urriaren 21a eta 22a: Santa Urtsula (bertako festa eguna).

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

Abuztuaren 24a: bulego orduak 9:00etatik 11:00etara.

Abenduaren 24a: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

Abenduaren 31: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Murillo el Frutoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2021. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Murillo el Frutoko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea”.

Murillo el Fruton, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkate udalburua, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2008654