189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 838., 877. eta 285. lurzatietan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi du Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko 4. poligonoko 838., 877. eta 285. lurzatietan, Eliezer Redin Aristuk sustatu duena. Helburua da 838. lurzatiaren sail bat S.G.Z.V-1 Sistema Orokorretik kanpo uztea, bihur dadin ondoko 839. lurzatiko etxebizitzaren lurzoru libre pribatu; bestalde, planari koherentzia handiagoa emateko, 877. eta 285. lurzatietako zatiak erantsi dira. Beraz, lortzen da lurzati erregular bat bai lurzoru libre pribatukoa, baita ondoan duen Sistema Orokorrekoa ere.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 28an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008323