2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Carcarko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Carcarren, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.
ONETSITAKO ALDAKETAK
–9.4. artikulua kentzen da.
–27.1. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:
Carcarko Udalak, Lehen eta Bigarren Ataletan aipaturiko prozedurak aplikatu ondoren, laborantzako lurra soberan baldin badago, enkante irekian eginen du adjudikazioa. Epea, prezioa eta esleitzeko gainerako baldintzak dagokion baldintza-agirian zehaztuko dira”.
Iragarkiaren kodea: L2008378