189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Deialdia, kirol eta kultura entitateendako 2020rako dirulaguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/519715). DDBN (Identifikazioa): 519715.

1.–Xedea.

Cabanillasko herritarrei, besteak beste, kultur, kirol eta aisialdi jardueretara sarbidea erraztea, bai eta jarduera mota ororen antolakuntzan herriko taldeen parte-hartzea sustatzea ere. Deialdian jarduera horien antolaketa sartuko da.

Jarduera berriak sustatzea zenbait alorretan: kultura, natura eta ingurumena, musika, arte eszenikoak, kirola, turismoa, gazteria, elkartasuna eta lankidetza, eta tokiko produktuen sustapena, besteak beste.

Jarduera guztiak urtean urteko abenduaren 31 baino lehen eginen dira, Cabanillasko udal-mugartean.

2.–Baldintzak.

Honako pertsona eta talde hauek parte har dezakete deialdian:

a) Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, nortasun juridikoa dutenak, Cabanillasen helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

b) Pertsona fisikoak, Cabanillasen helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

c) Cabanillasen helbidea ez duten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, eta pertsona fisikoak, Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

3.–Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak Cabanillasko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita 15 egun naturaleko epean.

Cabanillasen, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2009014