189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez jakinarazten da, Alkatetza honen uztailaren 29ko 543/2020 Ebazpenaren bidez, alkate karguaren eginkizunak lehen alkateorde Pablo Arcelus Cavallerori eskuordetu zaizkiola, 2020ko uztailaren 29tik abuztuaren 9ra; hori guztia, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2008460