189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela abuztuaren 13tik 19ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

EBAZTEN DUT:

1.–Hirugarren alkateorde José Manuel Galdeano Hermoso de Mendozaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2020ko abuztuaren 13tik 19ra, biak barne.

2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2020ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2008586