189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTITZ

Usategiak enkante publikoan

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 7 usategi, 1.etik 7.era bitartekoak, biak barne, errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2020ko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza-barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.

Heldu den irailaren 19an eginen da enkantea, arratsaldeko ordu batean, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 26an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetzan.

Astitzen (Larraun), 2020ko abuztuaren 17an.–Kontzejuko burua, Izaro Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2009338