189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa Irigai Auzoa kaleko 14an.
Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko Agoizko Irigai Auzoa kaleko 14 zenbakiko etxebizitza-eraikin kolektiboan, Agoizko Irigai Auzoa kaleko 14ko jabeen erkidegoak aurkeztua. Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an, eta hogei eguneko epean izan da jendaurrean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Epe horretan alegazio, kexa edo oharrik jaso ez denez, bidezko da hura behin betiko onestea eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agoitzen, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008287