189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Udal ordenantza, Zakurrak eta etxeko beste animalia batzuk edukitzearen gainekoa. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2020ko uztailaren 14an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.–Hasiera batez onestea Lagun egiteko animaliei buruzko udal ordenantzak Ameskoabarrengo udalerrirako.

2.–Jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez gutxienez, onespen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki-taulan iragarri ondotik, epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Ondoren, horiek ebatziko dira.

3.–Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez bada.

Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrekin batera behin betiko testua ere argitaratuz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2020ko uztailaren 27an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2008290