189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2020 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Zarrakazteluko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko (SEMSI-SAT 11046).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n emandako 15/2020 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen Zarrakazteluko udal-mugartean goi tentsioko linea elektrikoa jartzeko proiektua, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak, foru legea baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Zarrakazteluko alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Zarrakazteluko udaletxean, 2020ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zarrakazteluko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2008804