188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasiera batean eta aho batez onetsi zen 2020ko plantilla organikoa 2020ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, eta argitaratu zen 2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da hura behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Karguaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 (bateraezintasunekoa), eta %6,88, lanpostuko osagarria. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko eta idatzizko hizkuntza eskakizuna, C1. Administrazio egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko eta idatzizko hizkuntza eskakizuna, C1. Administrazio egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: garbitzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %8,35. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko eta idatzizko hizkuntza eskakizuna, B1. Administrazio egoera: hutsik.

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Aritzeko baldintzak: jardunean. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostua: %8,35; arriskua: %5; prestasuna: %20. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko hizkuntza eskakizuna, C1, eta idatzizkoa, B1.

Izenen zerrenda.

Etxegarai Ugarte, Itziar. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Egoera: eszedentzian.

Erdozia Razkin Aintzane. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Egoera: jardunean.

Lacunza Arreche, Edurne. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: D. Lanpostua: Administrari laguntzailea. Egoera: jardunean.

Leiza Araña, Manuel. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: D. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

Arbizun, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2009430