188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2020ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, 2019ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluek. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 8an.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioen lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Behin behineko idazkaria, Ameskoabarreneko Udalarekin partekatua (1). Ordainsariaren maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Zerbitzu anitzetako peoia (2). Ordainsariaren maila: E. Sarbidea: Deialdia: Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

Zudairin, 2020ko uztailaren 24an.–Batzarreko burua, Jose Miguel Lander.

Iragarkiaren kodea: L2008212