188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batzarrak, 2020ko abuztuaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitate horren 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen udalerria) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Monteagudon, 2020ko abuztuaren 14an.–Batasuneko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2009293