186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90E/2020 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenaren bidez zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea proiektuari (Altsasu-Etxarri 1 eta Altsasu-Etxarri 2 zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea, Altsasuko udal-mugartean, I-DE Redes eléctricas inteligentesek sustatuta) emandako ingurumen ukipenetarako baimenari bi urteko luzapena ematen diona.

2020ko otsailaren 12an, Biodibertsitatearen Zerbitzuan eskaera bat sartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen ukipenetarako baimena luzatzeko, goiburuan aipatutako espedienteari dagokionez. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Eskaerarako zioa da baimen hori eman zenetik bi urte baino gehiago iragan direla proiektua gauzatu gabe; beraz, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 37. artikuluaren arabera, ingurumen ukipenetarako baimena iraungitzat jo behar da, sustatzaileak proiektua martxan jartzea galarazi duten inguruabarren zergatiak azaldu ezean. I-DE Redes eléctricas inteligentes SA sozietateak dio berarekin zerikusirik ez duten zioengatik atzeratu dela proiektuaren hasiera eta, beraz, baimen hori luzatzea eskatzen duela.

Trazadurarako proposamena, ezaugarri teknikoak, neurri zuzentzaileak eta beste alderdi garrantzitsu batzuk bat datoz 2018ko espedientean jasotakoarekin. Lursailen eta proiektua kokatuta dagoen ingurunearen ingurumen baldintzek ez dute aldaketa nabarmenik izan. Halaber, ez da behar neurri zuzentzaile edo ingurumen jarraipeneko neurri berri gehigarririk, behinola aurkeztu zen ukipenen azterketan edo otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenean jasotakoak besterik ez.

Ingurumen Eraginaren Atalaren arabera, gerora Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenean, ingurumen ukipenetarako baimena eman zuenean, ezarritako baldintzak berrikustea eskatzen duen inguruabar berririk sortu ez denez, egokia da aldeko txostena egin eta I-DE Redes eléctricas inteligentes SA sozietateari eskatutako ingurumen ukipenetarako baimenaren epea luzatzea proiektu honetarako: “S.T. Alsasua” “Altsasu-Etxarri 1” eta “Altsasu-Etxarri 2” izeneko zirkuitu bikoitzeko aireko lineari lotzeko 30 kV-eko zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea elektrikoa”. Baldintzak aipatu ebazpenean jasotako berberak izanen dira.

Ekainaren 16an Lurraldearen Antolamenduaren Atalak Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenaren bidez baimendutako jarduerak gauzatu edo martxan jartzeko epea bi urtera luzatzearen aldeko txostena eman du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenaren bidez zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea proiektuari (Altsasu-Etxarri 1 eta Altsasu Etxarri 2 zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea, Altsasuko udal mugapean, I-DE Redes eléctricas inteligentesek sustatuta) emandako ingurumen ukipenetarako baimenari bi urteko luzapena ematea.

2. Baimen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenean ezarritako baldintzak aplikatzearen menpe egonen da.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimenaren epea luzatzeko, otsailaren 15eko 22E/2018 Ebazpenean eskatzen den fidantza ordaindu beharko da.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluko ondorioak izanen ditu, bertan ezartzen baita lurzoru urbanizaezineko jarduketak baimentzeko prozedura.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Azpiegitura Energetikoen Atalari, Altsasuko Udalari eta interesdunari.

Iruñean, 2020ko uztailaren 21ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2008060