186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Luis Amigó konpentsazio batzordea. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-JUL-20 (6/US).

«Jendaurreko epea iragan baita Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko martxoaren 3an hasiera batez onetsi ondotik (2020ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), eta epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIII-ko ARZ-19-ko ZN-1 eremua garatzeko konpentsazio batzordearen desegitea (“Luis Amigó konpentsazio batzordea”), exekuzio unitatearen urbanizazio osoa egin duelako.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraztea U.I.XIII-ko ARZ-19-ko ZN-1 eremuko konpentsazio batzordeari (Luis Amigó).»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2007941