186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko
birpartzelazioa Udal Planeko SI-1 sektoreko S-1.1 unitatean.
Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, 2020ko apirilaren 29ko 0493/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko birpartzelazioa Udal Planeko SI-1 sektoreko S-1.1 unitatean, José Luis Fabo Bonetak eta Marcos Fabo Bonetak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2020ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2007873